2. Artikulua


ARTEA HEZKUNTZAN ZERGATIK?

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Ahalmen horiek guztiek iragazi behar dituzte ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izaten ditugun topaketa guztiak. 

Bestalde, gure gizartean, hainbat bitarteko erabiliz egindako ikonoek, tradizionalak edo teknologiaren bidez eginak garrantzi eta potentzialtasun handia dute, eta, horrez gainera, kontsumo-elementu bihurtuak dira. Hori dela eta, ikono horiek interpretatzen eta kritikoki aztertzen irakatsi behar zaie ikasleei. Arte mota guztiak ideien, sentimenduen, sinesmenen eta pertsonen jarreren adierazpenak direla jabetu behar dute, eta, horrez gainera, pertsonen edo taldeen nortasunaren adierazgarri ez ezik, nortasunaren eratzaile ere badirela ohartu behar dira. Artearen erabileraren garrantzia, gizakien kultura-ekoizpenarekin duen lotura eta arteak bizitzarekin duen harreman zuzena mitifikazioetatik eta esentzialismoetatik haratago doa, eta gelan landu behar da, gure kulturan artearen eta gizakien bizitzaren artean jarrita dagoen distantzia handia alde batera uzteko modua baita. 


Ainara Bikandi

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ongi etorri!