6. Artikulua

2.ARIKETA: ARRAKALAK

Arrakalen ariketa oso interesgarria izan daiteke Lehen Hezkuntzan. Ariketa hau taldeka egiten da eta talde bakoitzak tablet bana izango du. Eskolan zehar hainbat arrakala topatu beharko dituzte eta bi arrakalei argazkia atera. Argazkiak ateratzerakoan gelara bueltatuko dira eta bakoitzak orri zuri batean tinta txinatarra erabiliz, atera dituzten arrakalak marraztuko dituzte. Ondoren, borobil batean jarriko dira eta bakoitzak marraztutako arrakalak lurrean kokatuko ditu, bata bestearen ondoan “bide” itxurako bat eginez. Amaitzeko, emaitza ikusi eta ondorioak aterako dituzte.

Ariketa honek, modu desberdin batean hainbat alderdi lantzeko aukera ematen du. Adierazpen artistikoa lantzeaz gain, ingurua hobeto ezagutzeko modu bat da. Gainera, Horrelako jarduera artistikoek garapen kognitiboan dute eragina, besteak beste, arreta, memoria, behaketa, autokonfiantza… lantzen direlako.

Hona hemen ariketaren adibideak:



Ainara Bikandi

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ongi etorri!