5. Artikulua

 1.ARIKETA: HAIKUAK

Haikuak,  jatorri japoniarra duten olerki laburrak dira. Gaur egun, japonieraz gain, frantsezez, ingelesez, katalanez, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuak dira.

Ariketa honek ordu bateko iraupena du eta hurrengoan datza: Irakasleak haikuak irakurtzen ditu, eta ikasleek, irakasleak haikuak irakurtzen dituen bitartean, marraztu egin behar du. Guztira, ordu batean 15-20 haiku marrazteko denbora emango du , eta marrazteko, tinta txinatarra erabiliko dute. Irakasleak markatuko du erritmoa eta ez da beharrezkoa marrazkia amaitzea, izan ere, batzuetan posiblea da amaitzeko denbora ez izatea.

Ariketa interesgarri honetan, aipatzekoa da  tinta txinatarra, oso arin lehortzen da eta horrek asko laguntzen du marrazteko orduan, ez baitzara zikintzeko beldur izan behar.

Ariketa honen bitartez, modu didaktiko eta entretenigarri batean, sormena, irudimena, euskara eta beste hainbat alderdi lantzeaz gain, erlaxatzeko ere balio du. Normalean haurrak izaten dira sortzaileak, eta urteak pasatu ahala, sormen gaitasun hori galduz joaten dira, izan ere, adierazpen artistikoari ez zaio duen garrantzia ematen. 

Hona hemen ariketaren adibideak:





Ainara Bikandi

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ongi etorri!