Nor Naiz Ni?


Arratsalde on!

Artea eta hezkuntzaren munduan murgildu baino lehen  nire burua aurkeztuko dut.


Nire izena Ainara Bikandi da. 1998.urtean jaio nintzen eta Durangon bizi naiz. Alaba bakarra naiz eta etxean nire gurasoekin bizi naiz.


Leioa unibertsitateko ikaslea naiz, hain zuzen ere, magisteritza ikasten nabil Hezkuntza fakultatean. Aurten nire bigarren urtea da.

Arratsaldetan, musika eskolara joaten naiz biolina jotzera. Amaitzeko, nire denbora librean lagunekin ateratzea gustuko dut eta bidaiatzea ere asko gustatzen zait.


Ainara Bikandi


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ongi etorri!