3. Artikulua

MARRAZKETA LIBREA


Marrazketa librea eta haurrek burutzen dituzten obra plastiko oro komunikazio sistema gisa ulertu behar ditugu, besteak beste, irakaskuntzaren maila guztietan ezaugarri honetan agertzen direlako:

“Lehen Etapako Arte Adierazpideari dagokion arloa “Mintzaira” arlotzat jotzen da, hau da, edozein mintzairak bezalaxe, erabilia gertatu ahal izateko berariazko kodeak daramatzan giza adierazpide eta komunikabidetzat”
(Eusko Jaurlaritza: 1992 b, 167).


Marrazkigintza curriculumeko funtsik gabeko ekimen bat besterik ez da izaten, hau da, haurraren plazerrerako edo sarirako eskaintzen den “presio” gabeko ariketa moduan hartzen da, aisialdiak betetzeko irtenbide bat bezala. Askotan gertatu izan da klasean irakasleak bidalitako lana amaitzean (matematikako ariketak adibidez) marrazteko esatea, hau da, marrazketa denbora betetzeko erabiltzea.


Ainara Bikandi

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ongi etorri!