8. artikulua

HAUSNARKETA

Jarduera artistikoek, hots, musikak, pinturak, antzerkiak… haurren garapen psikomotorea estimulatzen dute. Bestalde, garapen kognitiboan dute eragina, kontzentrazioa, irudimena, memoria, behaketa eta beste zenbait alderdi lantzen direlako. 

Era berean,  arte heziketak, haurraren garapen sozio-emozionalari mesede egiten dio, haurrak bere burua onartu behar du, bere ahalmen eta muga guztiekin. Onarpen horrek lotura izango du haurrak bere buruaz duen ikuspegiarekin, eta horrek zuzenean eragingo du bere jokabidean. 

Hau guztiak gain, jarduera artistikoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da. Espazioa, koloreak, formak, ehundurak…

Arteak hezkuntzan haurrari egiten dizkion ekarpenen artean bada bat bereziki garrantzitsua dena: sormena. Sormenarekin, malgutasuna originaltasuna, kritika, autokritika… landu ahal izango ditu. Zerbait sortzean, gaitasun anitz jartzen dira martxan, esate baterako, analisi gaitasuna edota aukeratzeko gaitasuna. 

Zoritxarrez, gaur egungo hezkuntza sisteman beste irakasgai batzuek dute lehentasuna eta arteak hezkuntzan ez du izan beharko lukeen lekua, artea ikasgai ez garrantzitsutzat hartzen baita.


Ainara Bikandi

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ongi etorri!